Aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Udako Ikastaroen barne, “Haur elebidunen (euskara/gaztelania/frantsesa) eta eleaniztunen hizkuntzaren garapen atipikoaren inguruko lan ildoak” izeneko ikastaroa eskainiko du.
Ikastaroa hirugarrenez antolatu da. Aitzineko bi urteetan Lesakan izan da, baina aurten Berako Kultur Etxean izanen da, datorren irailaren 29an eta 30ean. Izen ematea zabalik dago. Programazioari eta matrikulazioari buruzko informazio xehea hemen.
Zalantzarik gabe gai interesgarria da bizi garen eskualdean garapen atipikoa duten haurren familientzako nahiz haiekin egunerokoan lan egiten duten profesionalentzako, bereziki hezkuntza arlokoentzako. Aitzineko urteetako ikastaroaren emaitza izan da dagoeneko martxan den mugaz gaindiko lan talde bat, arlo ezberdinetako profesionalak, familiak, elkarteak eta ikerlariak biltzen dituena.
Aurten Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ikastaroaren finantzaziorako diru laguntza txiki bat eman du.KARTELA UDA IKAS-17-b (1)