Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik da otsailaren 15era arte

Matrikulazio kanpainaren baitan, euskara mankomunitateak interneti buruzko formazio saioa antolatu du euskara ikasleei zuzendua

Euskaltegian euskara ikasteko eta hobetzeko matrikula irekia da otsailaren 15era arte. Euskara mankomunitateak % 100 finantzatzen du ikastaroaren matrikula. 2018rako deialdia onartu du mankomunitateak; informazio guztia eskura duzue hemen.

Horrez gain, matrikulazio kanpainaren baitan eta euskara ikasleak motibatzeko zein baliabide praktikoak euren eskura paratzeko, euskara eta interneti buruzko formazio saioa antolatu du mankomunitateak. “Interneteko euskal komunitatea ezagutu” izenburupean, saioa otsailaren 16an eginen dugu Toki-Ona institutuan; Gorka Julio izanen da emailea.

Interneteko euskal komunitatea ezagutu

Hain zuzen ere, matrikulazioa sustatzeko bideoa zabaldu du Bortzirietako Euskaltegiak.

 

Euskara mankomunitatetik herritarrak animamatu nahi ditugu euskara ikasi eta hobetzera, eta horretarako euskaltegian izena ematera. Aukera-aukerakoa duzue ikastaroa matrikula debalde izaki!