Bai Euskarari Zozketako saridunak aurkezteko epea bukatuta da, eta lehenbiziko sariarena agertu da, 1.007 zenbakiduna. Arantzako Josu Iparragirreri egokitu zaio boleto sariduna, eta Felixek, Josuren aitak jaso du Errigorako saskia Igantziko Biltokiko ordezkari den Lurdes Etxeberriaren eskutik. Bai Euskarari ziurtagiria duten entitateek bazkide eta bezeroen leialtasuna eskertu nahi izan dute zozketaren bidez. Zorionak Josu!