San Joan bezpera Lesakan: guk ahoa bizi, zuek belarria prest?

Ekainaren 23an, larunbatarekin, 18:00etatik aitzinera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte euskara batzordeak eta Lesakako Euskaraldiko lan taldeak.

Urtero, Lesakako Euskara Batzordeak hainbat ekitaldi antolatzen du San Juan bezperan, betiere euskararen sustapenaren inguruan. Aurtengoa urte berezia da, izan ere, Euskaraldia egitasmoa abian da, Euskal Herriko txoko guztietan oihartzuna izanen duena. Udaren etorrera eta  San Joan bezperako sua probestu nahi ditugu Euskaraldia herrian ezagutzera emateko. Eta Euskaraldia izanen denez aurtengo protagonista, horrekin lotuta heldu dira leloa eta adierazpena. Gogoan izan, ahobizien eta belarripresten ekimenez jauzi handi bat emanen dugu euskaraz gehiago egiteko eta ohiturak aldatzeko!

Kartela