Bortz alkateek Euskaraldiarekin bat egin dute

Bortzirietako alkateek agerraldi bateratua egin dute, Euskaraldia ekimenarekin bat egiteko eta babesa emateko. Lesakan egindako agerraldian adierazi dutenez, “euskara biziberritzeko beharrezkoa da norbanakoen, gizartearen eta administrazioen arteko ahaleginak uztartu eta elkar elikatzen segitzea”, eta, erantsi dutenez, ” hizkuntza gutituen aldeko hizkuntza-arau sozial berriei ere lekua egitea”.

Erakunde adierazpenean zehaztu bezala, Euskaraldiarekin bat egiteaz gainera, “ekimenaren sustatzaile” izanen direla adierazi dute. Horrez gain, heldu den urriaren 7an, 12:00etan, Berako Merkatu Plazan egitekoa den aurkezpen ekitaldian parte hartzeko deia egin diete Bortzirietako herritar guztiei.

Alkateen_adierazpena