2018ko martxoaren 20an, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia onartu zuen. Deialdi horren 9. puntuan lan poltsako zerrendaren funtzionamendua zehazten da, eta honakoa aipatzen da:
” Udalekuak bukatu ondotik bertan lan egin duten begirale guztiei bosna puntu gehituko zaizkie, eta zerrendaren ordena berrikusiko da, etorkizuneko kontratazioetarako. Betiere bost puntu gehituko zaizkie udalekuek iraun duten denbora osoan kontratatuak egon badira; denbora gutxiago eman badute lanean, puntuazioa modu proportzionalean gehituko zaie.”
Hori kontuan harturik, 2015eko, 2016eko, 2017ko eta 2018ko lan poltsak eguneratu egin dira.