Urtero bezala, Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek, tartean Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare saria abian jarri dute. Lanak aurkezteko epea zabalik da maiatzaren 10era arte. Sariketa honetan 16 urtetik goitik edozeinek parte hartzen ahal du, bakarka nahiz taldean. Betiere haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira, eta lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira.
Sari bakarra emanen da, 5.000 eurokoa. Gainera, saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Sariketaren oinarriak xeheki irakurtzeko: