Udalekuetan izen ematea, maiatzaren 20tik aitzinera

Maiatzaren 20an, astelehenarekin, irekiko da udalekuetan izen emateko epea, eta zabalik izanen da hil bereko 31 arte. Ohi bezala, udalekuetan 3-12 urte bitarteko neska-mutikoek izen ematen ahal dute, eta lehentasuna izanen dute Bortzirietan erroldatuak direnek edota bertako ikastetxeetan ikasten ari direnek (D eta B ereduetan). Herri bakoitzean taldea sortu ahal izateko gutxienez 10 neska-mutikok izen eman beharko dute.U

Izen emateko bi bide daude:

  • Mankomunitateko web orriko formularioaren bidez (maiatzaren 20an eskegiko dugu sarbidea)
  • Telefonoz: 680 650 650 / 948 634 125  (9:00-13:00).

Datak eta elkartzeko tokiak:

  • Uztailaren 1tik 26ra:

Arantzako Herri Eskolan

Berako Ricardo Baroja Ikastetxean (3-6 urte) eta Labiaga Ikastolan (7-12 urte)

Etxalarko Landagain Ikastetxean

Igantziko Barazarrean

  • Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra

Lesakako Irain Ikastetxe Publikoan

Prezioak:

 4 aste   2 aste
Haur bat   90 €   50 €
Bi anai-arreba 150 €   80 €
Hiru anai-arreba 180 €   90 €

*Behar ekonomikoak dituzten familiek aipatutako tarifen %50a ordainduko dute. Horretarako, izena eman ondotik, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin harremanetan jarri behar dira (948 635 036).

Izen ematea (maiatzaren 20tik aurrera)

Udalekuei buruzko xehetasunak