Nafarroan euskara zerbitzua duten hainbat toki entitatek euskara teknikarien lanpostuak hornitzeko kontratazio zerrenda bakarra erabiltzen dute. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bertatik hornitzen ditu bere kontratazio beharrak (euskara teknikarien ordezkapenak). Berriozarko Udalak kudeatzen du, eta zerrenda berria sortzeko deialdia egin du.
Izen emateko epea zabalik dago, heldu den irailaren 22ra arte. Zerrenda honetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da unibertsitateko diplomatu edo graduatuko, ingeniari teknikoko, arkitekto teknikoko edo horien baliokidea den titulu bat edukitzea eta euskarazko hizkuntza gaitasuna egiaztatzen duen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailako titulua edo baliokideren bat izatea.
Xehetasun guziak deialdi honetan: