Hitzaldia Lesakan izanen da (Koskontako bidea 7, 2), urriaren 29an, asteartean, 17:00etan. Euskaraz ongi edo batere ez dakiten gurasoei zuzendua dago, eta honako helburu hau du: etxean euskara irakasteko aukerarik ez duten gurasoei haien seme-alabak elebidun bilakatzen laguntzea. Hau da, hizkuntza bera ezin diete irakatsi, baina bai hizkuntzaz jabetzeko beharrezkoak diren motibazioa, erabilera eta ezagutza bermatu eta ziurtatu. Hori guraso guztien esku dago, euskaraz jakin ala ez.
* Hitzaldia gaztelaniaz izanen da.
* Bereziki interesgarria da euskaraz (ongi) ez dakiten bikotekideak edo inguruko gurasoak gonbidatzea.
* Haurtzaindegi zerbitzua izanen da.