Bortzirietako Euskaraldiko lantaldeak bideotxo bat argitaratu du, abenduaren 3an Euskararen Eguna izanen dela aitzakiatzat hartuta:
Bideoak iaz egindako ariketa sozial erraldoia ekartzen du gogora: parte hartzea, emaitzak… Eta aldi berean iragartzen du heldu den urtean, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra berriz eginen dela ariketa bera. Herritarrek ahobizi edo belarriprest rola hautatu behar dute, eta, nobedade modura, herriko elkarte, denda, ikastetxe, udal eta gainerako entitateek arigune izateko aukera izanen dute.
Hain zuzen ere Bortzirietako Euskaraldiko lantaldea horretxetan arituko da buru-belarri, bertako entitateekin lanean, 2020ko ariketan arigune izan daitezen.