Nafarroako euskara teknikarien kontratazio zerrenda osatzeko deialdia

Nafarroako Tokiko Administrazioetako euskara teknikarien kontratazio zerrenda osatzeko deialdia egin berri du Berriozarko Udalak. Zerrenda hori erabiliko du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ere bertako euskara teknikarien balizko ordezkapenak egiteko.

Deialdian parte hartu nahi duten izangaiek mezu elektronikoa bidaliko dute helbide honetara: euskara@berriozar.es. Zehazki, izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, telefono mugikorraren zenbakia eta jakinarazpenetarako erabili behar den helbide elektronikoa idatziko dute mezu horretan.

Mezu elektronikoa bidaltzeko epea: 2020ko martxoaren 12tik 20ra (epea martxoaren 20an 15:00etan bukatuko da).