Haurrekin euskaraz jostatzeko baliabideak emateko helburuari jarraituz, ahozko tradiziotik jasotako hainbat kantu oinarri hartuta 6 bideoz osatutako bilduma kaleratu dugu ERAn. JOLASAK ETA SOLASAK izena du eta horietako batzuk gure eskualdeko aitatxi-amatxiei duela urte batzuk bildu genizkien; bildu, berriz herritarrei emateko.Bideo gehienak gure eskualdean grabatu dira, eta, hortaz, ezagunak eginen zaizkigu bertan agertzen diren parajeak eta herritarrak.
Hauetxek dira bideoak:
- Itxasoan ari dira (soka-saltorako, esku-jolaserako…)
- Kukurruku (aho-korapiloa)
- Don-don kandel (esku-jolasa)
- Katu mixi marrau (ttikienei bestak egiteko)
- Minttini-manttana (esku-jolasa)
- Dendaneko ataritan (trostan aritzeko)