Lesakako Udalak UEMAko kide izateko erabakia hartu zuen urrian, eta UEMAk abenduaren 12an Lesakan bertan egin zuen Batzar Nagusian kidetzat onartu zuen Lesakako Udala.
Udalaren erabakia babesteko eta Lesaka UEMAn egotearen garrantzia azpimarratzeko, euskara batzordeak eta Mikel Leizak bideoa egin zuten, “Hiru aldiz euskara“, azaroaren 15ean Harriondoan aurkeztu zutena. Lesakako Euskara Batzordeak bideoa sarean paratu du ikusgai.
Lesakako Udala UEMAn sartzeari buruzko albisteen bilduma jarraian: