“Euskaraz kilika” haurrentzako euskarazko aisialdi eskaintza berria da, Nafarroan D ereduan ikasten ari diren 8-12 urte bitarteko haurrei eskolatik kanpo euskara erabiltzeko bertze aukera bat eskaintzea helburu duena. Izen ematea otsailaren 25etik martxoaren 8ra bitartean egin ahalko da, formulario honen bitartez.
Eskolatik kanpo euskaraz aritzeko aukera
Bistan denez, pandemiaren ondorioz haur eta gaztetxoen aisialdi aukerak murriztu egin dira, eta horrekin batera ikasle aunitzi eskolatik kanpo euskaraz aritzeko aukerak gutitu zaizkio. Ez dago zalantzarik horrek ondorioak ekarri(ko) dituela eskolako emaitza akademikoetan ere.
Testuinguru horretatik abiatzen da proposamen berri hau, eta aisialdiak euskara modu ludiko eta atseginean bizitzea ahalbidetzen duela hartzen du oinarri. Nafarroa osoko haurrek izanen dute parte hartzeko aukera, eta, beraz, herri eta errealitate ezberdinetako haur euskaldunek elkar ezagutzeko bidea ematen du. Hango eta hemengo haurrak 6ko taldeetan elkartuko dira, beti begirale batekin.
Behin izen emateak eginda eta taldeak antolatuta, egitasmoa martxoan hastea aurreikusten da eta 8 astez garatuko da, asteroko 40 minutuko saioen bitartez.
Egitasmoa Dindaia Fundazioak jarri du abian, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.