Heldu den astelehenean, apirilak 19, honako hitzaldi hau eskainiko du Paula Kasaresek: “Para tus hijas e hijos modelo D. Sepas o no sepas euskera”. Hitzaldia 17:00etan izanen da, Berako Kultur Etxean.
Hitzaldiaren helburua da euskaraz (ongi) ez dakiten eta laster beren seme-alabak lehen aldiz eskolaratu behar dituzten gurasoak D eredua (edo euskarazko murgiltze eredua) hauta dezaten animatzea. Gaztelaniaz izanen da, eta gurasoek D ereduak sortzen dizkien zalantzak argitzeko aukera izanen dute Kasares soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle denarekin.
Jarduera hau Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu du, Berako Udalaren laguntzarekin, Nafarroan berehala hasiko den eskolatze kanpainaren testuinguruan.
Hitzaldian covid-19a dela eta indarrean diren osasun arau guziak beteko dira; hortaz, aforoa mugatua izanen da.