Urtero bezala mankomunitateak udalekuak eskainiko ditu 2021erako udarako ere. Dindaia Fundazioarekin elkarlanean antolatuko ditu.
Udalekuetan lan egiteko begiraleak beharko direnez, deialdia zabalik da interesa izaten ahal dutenentzako.
Baldintzak:
- 16 urte beteak izatea
- DBHko titulazioa izatea
- Euskaraz jakitea (C1 maila)
Egin beharreko urratsak:
- CVa bidali helbide honetara: zerbitzuak@dindaia.eus
- Epea: 2021/05/31
- Euskaraz C1 titulaziorik ez dutenek proba egin beharko dute Arantzako Herriko Etxean, 2021/06/07an, 10:00etan.
Informazio gehiago nahi izanez gero: 619166138 / zerbitzuak@dindaia.eus