Euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko kanpaina berria eginen dute hainbat euskara zerbitzuk aurtengo udan. Liburu-klika izena du egitasmoak, eta herritarrak bultzatu nahi ditu euskaraz irakur dezaten, eta gainera irakurritakoa elkarbana dezaten.
Helburuak
Honakoak dira egitasmo honen xede nagusiak:
- Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea.
- Gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea.
- Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea.
- Euskal liburugintza indartzea.
- Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
- Esperientzia literarioak konpartitzea.
Urratsak
- Parte hartzaileak euskarazko liburu bat hautatuko du, etxetik edo liburutegitik maileguan hartuta, eta irakurriko du.
- Sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, Tik Tok, You Tube edo Twich) liburu horren inguruko zerbait (aipu bat, gomendio bat, kritika bat, bitxikeria bat) zabalduko du. Bideo bat, argazki(-muntaia) bat edo post bat izan daiteke. Hori bai, ezinbertzekoa da liburuaren izenburua garbi ikustea, baita #liburuklika traola ere. Sare sozialik ez dutenek egindakoa zuzenean e-postaz bidaliko dute euskara zerbitzura.
- 12 urtetik beherakoek liburuaren protagonistetako baten marrazkia egin edo idatziz bertze bukaera bat emanen diote liburuari eta e-postaz bidaliko dute euskara zerbitzura.
- Parte-hartzaileei euskarazko liburuak erosteko opari-txartelak helaraziko zaizkie, eskualdeko liburu dendetan erabili ahal izateko. Txartel horiek erabilita, liburuak %30 merkeago erosi ahal izanen dituzte (gehienez ere 15 euroko oparia izanen da liburu bakoitzarekin). Opari-txartelak irailean banatuko dira eta iraila osoan erabili ahal izanen dira. Pertsona bakoitzak 3 opari-txartel jasoko ditu gehienez.
Sareetan argitaratu denaren froga e-postaz bidaltzeko helbideak:
- Baztango Udala > euskara@baztan.eus
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea > euskara@bortziriak.eus
- Malerrekako Mankomunitatea > euskarazerbitzua@malerreka.eus
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Larraunaldea) > larbeleareuskaraz@iparmank.eus
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Leitzaldea) > laga@iparmank.eus
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Ultzamaldea) > ezubioa@iparmank.eus
- Sakanako Mankomunitatea > euskara@sakana-mank.eus
Liburu-denda laguntzaileak
- Altxuko-denda (Erratzu)
- Arkatz (Altsasu)
- Astitz (Leitza)
- Axular (Elizondo)
- Elustondo (Irurtzun)
- Kaxeta (Etxarri Aranatz)
- Igone (Bera)
- Lanbroa (Lekunberri)
- Liburunda (Altsasu)
- Maimur (Leitza)
- Martxueta (Irurtzun)
- Nafarpress (Elizondo)
- Ostiz (Doneztebe)
- Purienea (Bera)
- Telletxea (Lesaka)
- Xagu (Lesaka)
Eskualdeko liburutegi publikoak
- Altsasu
- Arbizu
- Bera
- Doneztebe
- Elizondo
- Etxalar
- Etxarri Aranatz
- Irurtzun
- Larraintzar
- Lakuntza
- Lekunberri
- Leitza
- Lesaka
- Olazti
- Urdiain
- Ziordia
Erakunde antolatzaileak
- Baztango Udala
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
- Malerrekako Mankomunitatea
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
- Sakanako Mankomunitatea
Erakunde laguntzailea
Nafarroako Gobernua
Orrialde digitala:
https://spark.adobe.com/page/O87flcOwz8jrW/
Bideoa: