Bortzirietako udalekuak 2022

Urtero bezala, mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu. Izena emateko epea maiatzaren 23tik ekainaren 3ra bitartean izanen da, eta online egin beharko da, webgune honetatik edota ondoren ematen diren esteken bitartez. Herri bakoitzean gutienez 15 haurrek izena eman beharko dute udalekuak antolatzeko.

Izen emateak

Izena emateko epea maiatzaren 23an irekiko da, eta ekainaren 3an bukatuko. Online eginen da, esteka hauen bitartez (aipatutako data horien bitartean egonen dira aktibo):

Adinak

Udalekuen eskaintza 2010-2018 urteen bitartean jaiotako haurrei eginen zaie; haurrek eskolatuak egon behar dute. Behar bereziak dituzten haurren kasuan, adin muga 15 urtekoa izanen da (2007-2018 bitartean jaiotakoak).

Datak eta ordutegiak

  • Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi: Uztailaren 4tik 29ra, biak barne (4 aste; asteka izen emateko aukerarekin, 10:00-13:00 bitartean.
  • Lesaka: uztailaren 11n hasi eta abuztuaren 26an bukatuko dira (7 aste; asteka izen emateko aukerarekin), 9:00-13:00 bitartean.

Tokiak

  • Arantza: Arantzako Herri Eskola
  • Bera: Ricardo Baroja I.P. / Labiaga Ikastola
  • Etxalar: Landagain I.P.
  • Igantzi: Igantziko I.P.
  • Lesaka: Irain I.P.

Prezioak

  • Arantza, Bera, Etxalar eta Igantziko kasuan (astean 15 ordu):
Aste 1 2 aste 3 aste 4 aste
Ume 1 22,50 € 45,00 € 67,50 € 90,00 €
2 anai-arreba (-%15) 38,25 € 76,50 € 114,75 € 153,00 €
3+ anai-arreba (-%30) 47,25 € 94,50 € 141,75 € 189,00 €
  • Lesakako kasuan (astean 20 ordu):
Aste 1 2 aste 3 aste 4 aste 5 aste 6 aste 7 aste
Ume 1 30 € 60 € 90 € 120 € 150 € 180 € 210 €
2 anai-arreba(-%15) 51 € 102 € 153 € 204 € 255 € 306 € 357 €
3+ anai-arreba (-%30) 63 € 126 € 189 € 252 € 315 € 378 € 441 €

Behar sozioekonomiko larriak dituzten familientzat, udalekuetan izen emateko baldintzak betetzen badituzte, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak onartutako irizpideak erabiliko dira, eta bertako teknikariei eskatuko zaie balorazioa egiteko. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ezarritako irizpideen arabera onura horiek jasotzeko baldintzak Askotariko Eraginetarako Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) araberakoak izanen dira. Baldintzak betetzen dituztenek ezarritako prezioaren %50 ordaindu beharko dute.

Udalekuetako gainerako oinarriak eta ezaugarriak