Berako Udalak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak azken bi urteotan Berara bizitzera etorri diren herritarrei ongi etorria emateko saioa antolatu dute. Bileraren helburuak dira euskararen inguruko informazioa eta baliabideak ematea, herritarrek elkar ezagutzea, eta hizkuntza zein kultura aniztasuna balorean jartzea.
Saioaren bukaeran berendua izanen da eta parte hartzeko aldez aurretik baieztatu beharra dago, maiatzaren 20a baino lehen, 948 630005 telefonora deituta edo bera@bera.eus helbidera idatzita.