Toki Ona Institutuko ikasleak “Arnasetik” bideo-lehiaketan sarituak

Toki Ona Institutuko DBH4ko ikasleek osatutako taldeak bere kategorian publikoaren saria irabazi du, “Minerva eta Mariloli” lanarekin. Zorionak taldeari!

 

Arnasetik bideo-sormen lehiaketa UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroa Gobernuak antolatu dute, Arnasa Gara ekimenaren barnean. Lehiaketa honetan euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte arteko gaztetxoek hartu dute parte, eta guzira 99 sormen lan aurkeztu dituzte.

Tartean izan dira Berako Toki Ona Institutuko DBH4ko ikasleen taldetxo bat, Mikel Artieda, Nahia Etxepare, Intza Zubieta, Manex Danboriena eta Maitane Erkiziak osatua. “Minerva eta Mariloli” lana aurkeztu zuten lehiaketa honetara, eta beren kategorian publikoaren saria lortu dute.

Lehen edizio honetan parte hartu duten neska-mutilen testigantzak bideo honetan jaso dira. Informazio osagarria: