Abian da 2022ko errenta aitorpena egiteko kanpaina; apirilaren 12tik ekainaren 23ra artekoa izanen da horretarako epea. Horregatik, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen sustatzeko asmoz, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta bertako kide diren udal eta mankomunitateek errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina paratu dute martxan.
Urtez urte errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen kopurua goiti joaki den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urruti dago oraindik ere. Hortaz, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia egin nahi zaie.
Autolikidazio proposamena onartzerakoan, aitorpena internetez egitean edota ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egitean, errenta egiteko modua edozein izanda ere, euskaraz nahi duzula hautatu edo dagokion langileari eskatzea baino ez dago. Gestoria baten bidez eginez gero, errenta aitorpena euskaraz egiteko eta ogasunekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea ere adierazten ahal da. Hemen informazio gehiago.