MUSIKAZ BLAI BUELTAN DA

2022an sortu zuten Nafarroako ipar-mendebaldeko euskara zerbitzuek Musikaz Blai izeneko egitasmoa. Horren bidez, bertako bortz pertsona ezagunek osatutako euskarazko kanten zerrendak zabaldu ziren (48 euskal talde eta bakarlariren 56 kanta), euskarazko musika gizarteratzeko asmoz.

Aurten, proiektuari berrekin eta Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzu guziek hartuko dute parte, egitasmoak indar handiagoa izan dezan.

Informazio gehiago: Musikaz Blai