Maiatzaren 22an irekiko da aurtengo udalekuetan izena emateko epea, eta maiatzaren 31ra arte izanen da horretarako aukera. Izena ematea online egin behar da, formulario hau betez.
Mankomunitatea bete-betean dabil udalekuen antolaketarekin, eta interesatu guziei honako xehetasunak oroitarazi nahi dizkie:
Nork hartzen ahal du parte?
- 3-12 urte bitarteko (2011-2019 urteetan jaiotako) haurrek.
- Bortzirietako udalerriren batean erroldatuek edota bertako ikastetxeetako ikasleek. Udalekuak euskaraz direnez, parte hartzaileek D edo B ereduan ikasi behar dute. Mankomunitateak baldintza horiek egiaztatzeko behar diren agiriak eskatuko ditu, udal eta ikastetxe bakoitzean.
- Izen emateko epea bukatu ondotik plazak soberan izanez gero, Bortzirietan erroldatuak ez diren edota bertako ikastetxeetako ikasleak ez diren haurrak matrikulatu ahal izanen dira, baina ezinbertzeko baldintza izanen da D edo B ikas ereduetan matrikulatuak egotea. Hori egiaztatzea familiari dagokio.
- Behar bereziak dituzten haurrentzako 3 plaza gordeko dira. Haur horiek begirale bana behar dutela erabakitzeko orduan osasun eta hezkuntza arloko profesionalek aurkeztutako txostenak hartuko dira aintzat. Adinari dagokionez, 15 urte bitartekoek parte hartzen ahal dute (2008-2019 bitartean jaiotakoek). Izen emana ahala beteko dira plazak.
Datak, ordutegiak eta elkartzeko tokiak:
> Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi:
Uztailaren 3tik 28ra (4 aste; izen emateak asteka egiten ahal dira), 10:00-13:00.
Arantza: Arantzako Herri Eskola
Bera: Ricardo Baroja I.P. / Labiaga Ikastola
Etxalar: Landagain I.P.
Igantzi: Igantziko I.P.
> Lesaka:
Uztailaren 11tik (asteartea) abuztuaren 25era (7 aste; izen emateak asteka egiten ahal dira), 9:00-13:00. Tokia: Irain I.P.
Prezioak (orduko 1,5 €):
Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi (astean 15 ordu):
Aste 1 | 2 aste | 3 aste | 4 aste | |
Ume 1 | 22,50 € | 45,00 € | 67,50 € | 90,00 € |
2 anai-arreba (-%15) | 38,25 € | 76,50 € | 114,75 € | 153,00 € |
3+ anai-arreba (-%30) | 47,25 € | 94,50 € | 141,75 € | 189,00 € |
Lesaka (astean 20 ordu):
Aste 1 | 2 aste | 3 aste | 4 aste | 5 aste | 6 aste | 7 aste | |
Ume 1 | 30 € | 60 € | 90 € | 120 € | 150 € | 180 € | 210 € |
2 anai-arreba(-%15) | 51 € | 102 € | 153 € | 204 € | 255 € | 306 € | 357 € |
3+ anai-arreba (-%30) | 63 € | 126 € | 189 € | 252 € | 315 € | 378 € | 441 € |
Behar ekonomikoak dituzten familiek prezio horien gainean % 50eko deskontua izanen dute. Hori baloratzeko izena eman ondotik gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri behar dute, bertan balorazioa egin dezaten (948635036).
Gainerako xehetasunak: