Bizitza digitalak garrantzi handia du egungo gizartean. Izan harremanetan, izan lanean, izan aisialdian, bizitza errealak digitalarekin partekatu behar ditu hartu-eman horiek guziak. Horregatik, ingurune digitalean ere euskarak bere lekua izan behar du, eta euskaldunek ere beren hizkuntzan komunikatzeko aukera izan behar dute.
Telefonoko aplikazio eta ordenagailuko software gero eta gehiagok horretarako aukera ematen dute; euskaraz konfiguratzeko, alegia. Beraz, kasu horietan, erabiltzaileari dagokio hurrengo pausoa ematea eta horiek euskaraz erabiltzea erabakitzea.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, egoera horretaz jakitun, ingurune digitala euskalduntzeko zenbait jarduera biltzen ditu bere plan estrategikoan. Hala, helburu horren baitan kokatuko genuke hemen aurkezten den bideoa, kasu honetan, ordenagailuan Interneteko nabigatzaileak eta posta elektronikoa euskaraz paratzeko jarraibideak emateko xedearekin.
Bideo-trilogia bateko bigarrena dugu aipatu dugun bideoa. Lehenbizikoa joan den urtean argitaratu zen, sare sozialak euskaraz paratzeko jarraibideak emateko: