Uztailaren 3an eman zaie hasiera Bortzirietan 2023ko udalekuei. Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin egun horretan hasi eta uztailaren 28ra bitarte arituko dira. Lesakan, berriz, sanferminak pasatu arte ez dira hasiko; hain zuzen uztailaren 11tik abuztuaren 25era bitarte izanen dira udalekuak. Lau herrietan 10:00etatik 13:00ak arte arituko dira, eta Lesakan 9:00etatik 13:00ak arte.
Inoiz baino haur gehiagok parte hartuko dute aurten udalekuetan. Guzira 268 neska-mutikok izen eman dute, horietatik 32 Arantzan arituko dira, 122 Beran, 28 Etxalarren, 19 Igantzin eta 72 Lesakan. Halere, kopuru horiek astez aste aldatuko dira, izen ematea asteka egiten baita. Begirale kopurua ere horren arabera aldatuko da. Aste gehienetan 23 begirale arituko dira lanean, baina batean 25 arituko dira.
Udalekuak Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatzen ditu, Dindaia Fundazioaren laguntzarekin. Dindaia da programazioaz, begiraleen kontratazioaz eta udalekuei jarraipena egiteaz arduratzen den enpresa. Mankomunitateari dagokio, bertzeak bertze, udalekuetarako espazioak antolatzea eta izen emateak kudeatzea.
Udalekuei buruzko informazioa xehea hemen.