Ilbeltzaren 31n egindako bileran mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak urtez urte euskalgintzako hainbat eragilerekin sinatzen dituen dirulaguntza hitzarmenak berritzea erabaki zuen. Zehazki, eragile hauekin berritu dira hitzarmenak:
Bortzirietako Euskaltegia
Hitzarmen honen xedea da mankomunitatea osatzen duten udalerrietan helduen euskalduntze-alfabetatzea bultzatzea. Horretarako, helduen matrikulazioa handitu, asistentzia areagotu eta emaitzak hobetzeko lanak sustatuko dituzte bi aldeek. Mankomunitateak 33.099,82 euroko dirulaguntza emanen dio Bortzirietako Euskaltegiari.
Bortzirietako Euskaltegia-BEM hitzarmena 2024 WEB
Ttipi-ttapa Fundazioa
Fundazioak eskualdeko albisteak eta gertaerak euskaraz ematen dituen Ttipi-Ttapa hamaboskaria argitaratzen du eta Bortzirietako etxe guztietara banatzen du. Mankomunitatearen helburuekin bat datorren jarduera izanik, hitzarmen honen bitartez fundazioari 33.669,02 euroko laguntza emanen dio aurten.
BEM-Ttipi-ttapa hitzarmena 2024 WEB
Xorroxin Irratia
Xorroxin Irratiak eskualdeko albisteak eta gertaerak euskaraz uhineratzen ditu, mankomunitatearen estatutuetan jasotzen diren helburuekin bat etorriz. Hori dela eta, hitzarmen honen bitartez Xorroxin Kultur Elkarteak 16.231,77 euroko dirulaguntza jasoko du sinatu berri den hitzarmenaren bitartez.
Nafarroako Bertsozale Elkartea
Dirulaguntza hitzarmen honen bitartez elkarte honek 12.768,99 euroko dirulaguntza jasoko du mankomunitatetik, Bortzirietako Bertso Eskolaren jarduera diruz laguntzeko.
BEM- Bertsozale Elkartea hitzarmena 2024
Garabide Elkartea
Garabide Elkarteak urteak daramatza garapenerako euskal lankidetzaren barruan kooperazio ildo berri bat lantzen: hizkuntza lankidetza. Hau da, Hego Globaleko herrietako hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak sustatzeko egitasmoak lantzen, batik bat herrialde horietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzen euskara eta euskal kulturaren biziberritzea oinarri duen esperientzia trukearen bidez. Mankomunitateak helburu horrekin bat egiten duenez, lankidetza hitzarmena sinatu du elkarte honekin, eta 2024an 1.623,18 euroko laguntza emanen dio, zehazki kitxua, nasa, nawat, kaqchiquel, maputxe, aimara, guarani, yukatango maia, amazigh eta kurduen munduko hizkuntzen biziberritze proiektuak indartzen laguntzeko jarduerak garatzeko.