Mugaldeko Udalekua: gaztetxoentzako eskaintza berria

– 2009-2010 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute.
– Udaleku ibiltari hau uztailaren 15etik 20ra izanen da eta ibilbide hau eginen du: Oiartzun-Lesaka-Bera-Sara-Urruña.
– Izen ematea online egin behar da eta zabalik dago, martxoaren 29ra arte.

 

Udaleku berri honetan parte hartzeko baldintza da Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan erroldatua egotea eta, aipatu bezala, 2009-2010 urteetan jaioa izatea. Horrez gain, beharrezkoa da euskaraz jakitea.

Udalekua Oiartzunen hasiko da, uztailaren 15ean, goizeko 10:00etan. Egunez egun Urruñara arteko ibilbidea osatuko dute, herriz herri jarduera ezberdinak eginez. Uztailaren 20an bukatuko da udalekua, Urruñan, egun osoko egitarauaren ondotik, 18:00etan.

Izen ematea online egin behar da eta horretarako epea martxoaren 29ra artekoa izanen da. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek parte hartuko ahalko dute.

Udalekuaren prezioa 120 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Antolatzailea haiekin harremanean jarriko da ordainketa bideratzeko eta behar den dokumentazioa eskatzeko. Udalekua aitzinera ateratzeko gutienez 15 izen emate beharko dira.

Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:

  • Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
  • Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
  • Parte hartzea bultzatzea.
  • Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuaz.

Udalekuaren antolatzailea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta honako erakundeon babesa dauka: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea, Urruñako Herriko Etxea.

Informazio zehatza eta izen ematea: https://ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena