Aurten ere Literatura-geraldiak antolatuko dira Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuen eskutik. Otsailaren 29an hasi eta apirilaren 26an akabatuko dira, eta 12 saio eginen dira, tartean hitzaldiak, aurkezpen solasaldiak, errezitaldiak eta solasaldiak direla. Bortzirietan ere horiez gozatzeko aukera izanen dugu, hiru saio antolatuko baititugu bertan:
- Lurraz beste, solasaldia. Apirilaren 20an, 10:30ean, Berako liburutegian, Garazi Arrula idazlearekin.
- Azken etxea, solasaldia. Apirilaren 24an, 18:00etan, Arantzako Liburutegian, Arantxa Urretabizkaia idazlearekin.
- Literatura euskaraz gaur egun, hitzaldia. Apirilaren 26an, 18:30ean, Lesakako Liburutegian, Beñat Sarasolarekin.
Egitasmo honen helburua euskara irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, bai eta herritarren euskarazko kultur kontsumoa eta euskal liburugintza indartzea ere. Bidenabar, Literatura-geraldiak ekimenaren bidez, esperientzia literarioak konpartitu eta liburutegi publikoen erabilera bultzatu nahi da.
Ekimen honen antolatzaileak honako toki erakunde hauek dira: Baztango Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Sakanako Mankomunitateak. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen duen egitasmoa da.