Urte hasieran Etxepare sarian parte hartzeko deialdia egin zen eta maiatzaren 10era arteko epea izan da lanak aurkezteko. Ondotik, Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak aurkeztutako 31 lanak baloratzeko tartea izan du. Azkenik, Maite Rosende ilustratzaileak eta Nerea Ariznabarreta idazleak eskuratu dute 5.000 euroko saria. Saritutako lana Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, 2024ko udazkenean.
Etxepare saria Nafarroako 23 toki entitatek antolatzen dute, eta tartean da Bortzirietako Euskara Mankomunitatea. Pamiela argitaletxearen eta Galtzagorri elkartearen laguntzarekin antolatzen da eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin.