Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntza onartu zuen eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 31 artekoa izanen da. Dirulaguntza Bortzirietako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei dago zuzendua, baita elkarte eta enpresei ere. Hala, establezimenduetako errotulazio elementuak, irudi korporatiboarekin zerikusia duten elementuak eta ingurune digitala osatzen duten elementuak euskaraz paratzeko dirulaguntza eskatzen ahal izanen dute interesa dutenek.