Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria dutenentzako dirulaguntza eskatzeko epea irekita

 

2024an Bai Euskarari ziurtagiria berritu duten eragileek Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen dirulaguntza hartzeko aukera izanen dute. Mankomunitateak urtero eskaintzen die dirulaguntza euskararekin duten konpromisoa berritzen duten Bortzirietako elkarte, ostatu, denda eta antzeko eragileei.

 

Zer egin behar da dirulaguntza lortzeko?

Dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa da eragile eskatzaileek Bai Euskarari Elkarteari 2024. urteko faktura ordaindu izatea. Horrez gain, interesatuek eskaera egin behar dute, eredu hau erabiliz. Eskaera orriarekin batera dokumentu hauek ere aurkeztu behar dituzte:

  • IFKaren fotokopia.
  • Bai Euskarari elkarteari 2024an ordaindutako fakturaren fotokopia.
  • Fakturaren ordainagiria.

Noiz eta non aurkeztu behar da dokumentazioa?

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31ra artekoa  izanen da.

Dokumentazioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatean (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza) aurkeztu behar dute, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Dokumentazioa e-postaz ere aurkezten ahal da, helbide honetan: euskara@bortziriak.eus

Dokumentuak