Bortzegunaren antolaketa diruz laguntzeko hitzarmena

Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak antolatuta, Bortzeguna ospakizuna izanen da Etxalarren urriaren 12an. Talde horrek egun osoko egitaraua antolatu du, honako helburu hauek betetzeko asmoarekin: Bortzirietako euskaltzaleak elkartzea, euskararen egoera karrikara ateratzea eta euskara sentimendu positiboekin elkartzea. Egun hori antolatzeko eta finantzatzeko laguntza emateko xedez, hitzarmena sinatu dute Bor-bor mugimenduak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak.

Hona egun osoko egitaraua:

  • 10:00etan Bortzirietako txistularien diana.
  • 11:00etatik aitzinera, herri kirolak eta jokoak.
  • 13:00etatik aitzinera Euskara karrikaren bueltan kalejira. Bortzirietako trikitilariek eta panderojoleek lagunduta, karrikaz karrika ibiliko dira, antzerkia, musika, bertso eta hitzen bidez euskararen egoera agerraraziz. Bukaeran, adierazpena irakurriko dute.
  • 14:30ean Etxalarko herriak prestatutako asaua bazkaltzeko.
  • 17:30ean Jeiki-Hadi taldearekin dantzaldia.
  • 19:30ean Alarma Morea taldearen kontzertua.
  • 21:00etan Fifi&Fefa Lesakako DJak.

BEM-Bor-bor hitzarmena. Bortzeguna 2024

https://erran.eus/bortziriak/1727171537425-bortzegunean-parte-hartzeko-gonbita-egin-du-bor-borrek