Nafarroako euskara teknikarien ordezkapenetarako deialdia argitaratu dute

Nafarroako tokiko administrazioetan euskara teknikariak kontratatzeko zerrenda sortzeko deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean urriaren 25ean. Zerrenda erabiliko da aldi baterako kontratazioetarako eta izen emateko epea izanen da azaroaren 14ra arte. Eskaerak Atarrabiako Udalera bideratu beharko dira.

Deialdi honen bitartez tokiko euskara teknikariak kontratatzeko zerrenda osatu nahi da, erabiliko dena aldi baterako kontratazioetarako eta ordezkapenetarako. Deialdia Nafarroako tokiko euskara zerbitzuek elkarlanean antolatu dute eta zerbitzu horien guztien kontratazio beharrak asetzeko erabiliko da. Atarrabiako Udala arduratzen da deialdiaren kudeaketaz eta horregatik eskaerak bertara igorri behar dira.

Deialdian parte hartzeko izangaiek bete beharreko baldintzen, eta behin onartuak izanda, egin beharreko proben eta ikasi beharreko gaitegiaren inguruko informazio xehea biltzen dira, bertzeak bertze, oinarrietan.

Izen emateko honako eskabide eredua bete behar da.