2010-2011 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute. Aurtengo edizioan udaleku ibiltaria uztailaren 14tik 20ra izanen da eta ibilbide hau eginen du: Urruña-Sara-Igantzi-Lesaka-Oiartzun. Izen ematea online egin behar da eta zabalik dago, apirilaren 6ra arte. Lehentasuna izanen dute Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan erroldatuta daudenek. Horrez gain, beharrezkoa da euskaraz jakitea. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek parte hartuko ahalko dute.
Udalekuaren prezioa 150 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Antolatzailea haiekin harremanean jarriko da ordainketa bideratzeko eta behar den dokumentazioa eskatzeko. Udalekua aitzinera ateratzeko gutienez 15 izen emate beharko dira.
Udalekuaren antolatzailea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta honako erakundeon babesa dauka: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea, Urruñako Herriko Etxea. Euroeskualdeak diruz lagundutako jarduera da.
Informazio zehatza eta izen ematea: https://komunikazioak.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena/