Bortzirietako Udalekuetarako bigarren izen emate epea

Udalekuetan izen emateko epea maiatzaren 31n itxi zen, baina aurten bigarren izen emate epe bat irekiko da, ekainaren 16tik 19ra bitartean, hasierako izen emateekin haur taldeak eta begirale ekipoa antolatu ondotik, soberan gelditu diren plazak eskaintzeko.

Oraingoan telefonoz egin behar da izen ematea, lehenik ikusi behar baita interesatuak nahi duen herrian eta asteetan tokirik baduen. Zenbaki honetara deitu behar da, ekainaren 16-19 bitartean, 9:00etatik 11:00k arte: 650 758 454

Informazioa: https://labur.eus/BortzirietakoUdalekuak2025

Araudia: Udalekuak. Oinarriak 2025

https://erran.eus/bortziriak/1747384907939-bortzirietako-udalekuak-prest