Banatu dira euskara ikasleentzako 2024-2025 ikasturteko dirulaguntzak

Iazko uztailaren 1etik hasita euskara ikastaroetan ibili eta Bortzirietan erroldatuak diren herritarrek ekainaren 30era arteko epea zuten  mankomunitateari dirulaguntzak eskatzeko. Eskaera guziak azterturik, mankomunitateak  3.857,50 euro banatu ditu baldintzak betetzen dituzten 44 eskatzaileen artean (28-2025 ebazpena).

Horietatik 43k dirulaguntza aitzinatzea eskatu zuten, eta, beraz, matrikula gastuaren % 75eko dirulaguntza jaso zuten iazko abenduan ( 45-2024 ebazpena); beraz, eskatzaile horiek ikastaroetan izan duten bertaratzearen arabera jaso dute dirulaguntzaren bigarren zatia. Eskaera ekainean egin duen ikasle bakarrak ikasturte osoari dagokion dirulaguntza jaso du.

Hemendik aitzinera dirulaguntza eskatu nahi duten euskara ikasleek dagoeneko indarrean den 2025-2026 ikasturteko deialdia hartu beharko dute kontuan. Deialdi horrek 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroak hartuko ditu, bai udako barnetegiak edota ikastaro trinkoak, baita 2025-2026ko ikasturte berriko bertzelako ikastaroak ere.