Solasean egitasmoa ikasturte osoan zehar garatzen da Bera eta Lesakan. Helburu nagusia da euskara ikasteko zailtasunak dituzten haurrei errefortzua eskaintzea eta aisialdiaren bidez euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzea. Bi haur talde osatzen dira, bat Lesakan eta bertzea Beran, eta hezitzaileek guzira sei ordu eskaintzen dituzten astean, hiru ordu Lesakan eta hiru Beran.
Egitasmoa Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Taupa Mugimenduak elkarlanean antolatzen dute.
Informazio guzia hemen: BORTZIRIAK Hezitzaile lan deialdia 25-26