Azaroaren 7an, 19:00etan izanen da Esnatu ala hil liburuaren aurkezpena, Arantzako liburutegian, Gari Goikoetxea egileetako baten eskutik.
Euskararen egoera ulertzeko giltzarria da liburu hau. Iñaki Iurrebaso (Legazpi, 1967) UEMAko ikerketa arduradunak eta Garikoitz Goikoetxea (Elduain, 1989) Tolosako Euskara zerbitzuburuak argitaratu berri dute. Liburuaren hasieran azken mendearen errepasoa egiten dute, eta ondoren diagnostiko gordina dakarte, datu zehatzetan oinarritua. Akabailan etorkizunerako gakoak aurkezten dituzte, egoera iraultzeko dekalogoarekin batera.
Hitzaldia Arantzako Udalak antolatu du, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin.
https://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250908_esnatualahil.aspx
