Euskara mankomunitatearen dirulaguntzak establezimenduei

Bortzirietako zerbitzu batek eta bi eragilek dirulaguntzak hartu dituzte euskara mankomunitatetik, euskarazko zerbitzua bermatze aldera Bai Euskarari Ziurtagiria edukitzeagatik eta hizkuntza paisaia euskaraz paratzeagatik.

Hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntza

Batzorde Erabakitzaileak 2025eko urtarrilaren 28an egindako bileran, Bortzirietako establezimenduetan hizkuntza paisaia eta inguru digitala euskaratzeko dirulaguntza emateko deialdia onartu zuen. Establezimenduek urriaren 31ra arteko epea zuten eskaerak aurkezteko, eta epearen barrenean eskaera bakarra jaso da, Lesakako Onin agentziarena. Logotipoa, bisita txartelak eta webgunea euskaraz paratzeagatik dirulaguntza jaso du.

Ebazpena.

Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileei dirulaguntza

Batzorde Erabakitzaileak 2025eko urtarrilaren 28an egindako bileran, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileei dirulaguntza emateko deialdia onartu zuen. Ziurtagiridunek urriaren 31ra arteko epea zuten aurkezteko, eta epearen barne honako hauek egin dituzte eskaerak eta baldintzak beteta dirulaguntza hartu dute: Pello Apezetxea Kultur Guneak eta Altxata Kultur Elkarteak.

Ebazpena