Mugaldeko Udalekuetan izen emateko aukera martxoaren 1etik 31ra

Aurtengo edizioa uztailaren 13tik 19ra izanen da, eta Arantza-Oiartzun-Urruña-Sara ibilbidea eginen du. Udaleku honetan 2011-2012 urteetan jaiotako gaztetxoek har dezakete parte, eta lehentasuna izanen dute Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan erroldatuta daudenek. Horrez gain, beharrezkoa da euskaraz jakitea.

Izen ematea online egin behar da eta horretarako epea zabalik egonen da martxoaren 1etik 31ra bitarte. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek parte hartuko ahalko dute.

Udalekuaren prezioa 175 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Antolatzailea haiekin harremanean jarriko da ordainketa bideratzeko eta behar den dokumentazioa eskatzeko. Udalekua aitzinera ateratzeko gutienez 15 izen emate beharko dira.

Udalekua Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, goizeko 10:00etan. Egunez egun Sara arteko ibilbidea osatuko dute, lehenik Oiartzundik eta gero Urruñatik igarota, herriz herri jarduera ezberdinak eginez. Uztailaren 19ko eguerdian bukatuko da udalekua, Saran. Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:

  • Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
  • Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
  • Parte hartzea bultzatzea.
  • Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuaz.

Udalekuaren antolatzailea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta honako erakundeon babesa dauka: Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea, Urruñako Herriko Etxea. Euroeskualdeak diruz lagundutako jarduera da.

Informazio zehatza eta izen ematea: https://komunikazioak.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena/

Harremanetarako: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea +34943260182/oiartzun@tturttur.eus