Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateak euskara ikasleentzako dirulaguntza deialdia onartu du, eta horren baitan, 2026eko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroak diruz lagunduko ditu, estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta online egindakoak. Euskara mankomunitateak doakotasuna du helburu, herritar guztiek euskara ikasteko eskubidea bermatua izatea alegia, eta horretarako matrikularen % 100eko dirulaguntza ematen du. Aurtengo deialdiak bi talde bereizten ditu, A1 eta A2 mailako ikasleek Euskarabideari eskatu beharko diote dirulaguntza, eta deialdi honek izaera osagarria izanen du. Izan ere, gaur gaurkoz maila horietan Euskarabideak bermatzen du baldintza antzekoetan ikasleek matrikula gastuen %100eko dirulaguntza jasotzea. B1, B2, C1 eta C2 mailako ikasleentzat ez da izanen aldaketarik eta urtero bezala eginen dira eskaerak.
Deialdiari buruzko informazio taula
Eskaerak
2026eko irailaren 1etik urriaren 9ra arte lehen epealdia irekiko da; alde batetik, udako ikastaroak egin dituztenek, eta, bertzetik, 2026-2027 ikasturtean matrikulatu eta dirulaguntzaren zatirik handiena ikastaroaren hasieran hartu nahi dutenek egin ahal izanen dute eskaera.
Deialdia euskara ikasleak 2026-2027
Eskaerak egoitza elektronikoan.
