Naiz Irratiak egunero herri ezberdinetatik zuzenean transmititzen du udako Kosta ala kosta saioa, tokian tokiko proiektu eta planen berri zuzenean eta bertatik bertara emanez. Aurten Mugaldeko Udalekua Arantzatik hasi dela eta, uztailaren 13ko saioa bertatik egin dute zuzenean, Bortzirietako Euskara Zerbitzuaren egoitzatik, hain zuzen. Saioa 9:00etatik 11:00etara osatu dute, proiektuaren berri emanez eta antolaketan parte hartzen duten eragileak elkarrizketatuz. Batetik, Ione Josie Urruñako Herriko Etxeko euskara teknikaria eta Mari Heguy Euroeskualdeko ordezkaria elkarrizketatu dituzte (erakunde horrek finantzatzen du udalekua). Ondotik Leire Mitxelena Bortzirietako Euskara Zerbitzuko ordezkaria eta Aitzol Pérez de San Román Ttur-ttur Elkarteko teknikaria elkarrizketatu dituzte. Plazara ere jaitsi dira kazetariak, udalekuetan parte hartzera etorritako gazteak elkarrizketatzera, baita begiraleak ere.
Hauxe irratsaioa:
