
2026an Bai Euskarari ziurtagiria berritu duten eragileek Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen dirulaguntza hartzeko aukera izanen dute. Mankomunitateak urtero eskaintzen die dirulaguntza euskararekiko konpromisoa berresten duten Bortzirietako elkarte, ostatu, denda eta antzeko eragileei.
Zer egin behar da dirulaguntza lortzeko?
Dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa da eragile eskatzaileek Bai Euskarari Elkarteari 2026ko faktura ordaindu izatea. Horrez gain, interesatuek eskaera egin behar dute, eredu hau erabiliz. Eskaera orriarekin batera dokumentu hauek ere aurkeztu behar dituzte:
- IFKaren fotokopia.
- Bai Euskarari elkarteari 2026an ordaindutako fakturaren fotokopia.
- Fakturaren ordainagiria.
Noiz eta non aurkeztu behar da dokumentazioa?
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31ra artekoa izanen da.
Dokumentazioa mankomunitatearen egoitza elektronikoan, euskara zerbitzuan (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan aurkezten ahal da.
Dokumentuak
