Irailean Bortzirietako ikastetxeetako 3 urteko gelan hasi diren ikasle guzien familiek Familia eta eskola. Norabide berean izeneko liburuxka hartu dute. Euskara zerbitzuak argitaratzen duen materiala da hau, urtero ikastetxeen bidez familiei helarazten diena. Helburua da familiak beren seme-alabak euskaldun hezteko prozesuan kontzientziatzea, eta, zehazki, haurrak eskolan hasten diren momentuan familiek haurren euskalduntze prozesuan zutabe garrantzitsuena izaten jarraitzen dutela argitzea.
Ildo beretik, 6 urteko haurren familiei Eta eskolatik kanpo, zer? dekalogoa banatu zaie. Adin horretan haurraren eskolaz aparteko bizitzak hiru zutabe nagusi izaten ditu: lagunartea, eskolaz kanpoko jarduerak eta familia. Arlo horietan guzietan haurraren bizitzan euskarak ahalik eta presentzia gehien izan dezan zaintzea proposatzen zaie familiei.
Kanpaina hauek Nafarroako Euskara Zerbitzuek antolatzen dituzte elkarlanean.
