Bortzirietako ikasleek hasierako dirulaguntza jaso dute

Urriaren hasieran abiatu zuten ikasturtea euskaltegietan eta Bortzirietako B1 mailatik goitiko ikasleek dirulaguntza eskaera egiteko epea irekita izan zuten urriaren 9ra arte. Izan ere, aurten A1 eta A2 mailako ikasleek Euskarabidean egin beharra dute dirulaguntza eskaera (eta ez badute matrikula gastuaren % 100 jasotzen, orduan mankomunitateak aldea ordainduko die). Beraz, mankomunitatean jaso diren eskaerak eta dokumentazioa aztertu dira. Guzira 28 eskaera jaso dira, 23 ikasturte berria hasi duten ikasleenak, eta 5 irailean Bortzirietako hizkerari buruzko ikastaroa egin duten ikasleenak.

Eskaera guziak azterturik, mankomunitateak  7.132,50 euro banatu ditu baldintzak betetzen dituzten 28 eskatzaileen artean (61-2026 Ebazpena).