Egoera soziolinguistikoa
Ikerketa soziolinguistikoa eta euskararen egoerari buruzko diagnostikoak ezinbertzekoak dira hizkuntza politikek eta sustapenerako egitasmoek oinarri sendoa izan dezaten. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hainbat adierazleren bilakaerari erreparatzen dio. Aldian-aldian ikerketa soziolinguistikoak egiten ditu, bere kabuz edo bertze erakunde batzuekin elkarlanean. Ezagutza hori guztia herritarren eskura paratzeko eta gogoeta eragiteko tarteka saioak antolatzen ditu.
Euskara mankomunitateak eragile eta herritarrei kontsulta zerbitzua eskaintzen die, Bortzirietako egoera soziolinguistikoari dagokionez beti ere eta bere ahalen arabera.
Euskararen bilakaera soziolinguistikoa Bortzirietan. Txostena 2001-2021
Euskarak Bortzirietan duen egoerari buruzko txostenean azken 20 urteotako bilakaera lantzen da. Euskararen ezagutzaren eta erabileraren inguruko azken datuak biltzen dira bertan, 2021ekoak, eta bilakaeraren inguruko irakurketa egiten da.
Euskararen bilakaera soziolinguistikoa Bortzirietan txostena
Adierazle demolinguistikoak. Biztanleriaren zentsua
Nafarroako Gobernuak tarteka biztanleriari buruzko datu bilketak egiten ditu, tartean hizkuntzari buruzkoak. Bortziriei dagokienez, datu horien ustiaketa eta irakurketa egiten du euskara mankomunitateak. Azkeneko datuak 2011koak dira.
Kale erabileraren neurketa
Behaketa zuzena erabiltzen da karriketan euskaraz zenbat egiten den neurtzeko. Kale erabilerari buruzko ikerketak maiz eginda erabileraren joaera aztertzen ahal da, euskara gehiago edo gutiago egiten ote den. Bortzirietan ibilbide luzea egin du ikerketa honek, Soziolinguistika Klusterrarekin eta UEMArekin elkarlanean burutzen dena.
2019an mankomunitateak Soziolinguistika Klusterrari eskatu zion neurketa berariazkoa egiteko.
Kale erabilera Bortzirietan. Ondorio nagusiak
bideo honetan ikerketaren ondorio nagusiak laburbiltzen dira, Bortzirietan euskararen biziberritzean aitzinera egiteko lehentasunak edo eragin eremuak agertzeaz bat.
Ikastetxeetako matrikulazio datuak
Euskara mankomunitateak Bortzirietako ikastereduen matrikulazio datuak biltzen ditu urtero eta bilakaera aztertzen du.
Bortzirietako Euskaltegiko matrikulazio datuak
Euskara mankomunitateak Bortzirietako Euskaltegiko matrikulazio datuak biltzen ditu urtero eta bilakaera aztertzen du.