Ahozko ondarea

Mankomunitatearen kezka izan da bertako herrien eta herritarren ahozko ondarea biltzea, eta horretarako bi proiektu burutu zituen 2000.eko lehen hamarkadan. Batean, beka deialdi baten bidez, eskualdeko adineko hainbat herritarren testigantzak jaso zituen, audio bidez, garai bateko ohiturak, bizimodua, kultur adierazpenak… biltzeko helburuarekin. Bertzean, eta Euskokultur Fundazioarekin egindako hitzarmenaren bitartez, grabazio gehiago egin ziren, gai bertsuen inguruan, baina bideo bidez.

Mankomunitatea jabetzen zen belaunaldiz belaunaldi transmititutako ahozko ondarea, hizkuntza eta jakintza galtzen ari zirela, eta hori guzia biltzea komeni zela. Halere, helburua bikoitza zen: biltzea ez ezik, gero berriz gizarteratzea.

Hortaz, 2021ean sinatutako hitzarmenaren bitartez, mankomunitateak Badihardugu Euskara Elkarteari laga zion bi bilketa lan horietan jasotako ahozko ondare ez-material guzia, elkarte horrek ahotsak.eus webgunean argitara zitzan Bortzirietan jasotako testigantzak.

Ahotsak.eus: https://ahotsak.eus/proiektuak/bortzirietako-ahozko-ondarea/

Argitalpenak

Ahozko ondarea biltzeko egitasmoak bi helburu zituen: bata lekukotza horiek biltzea bera, eta, bertzea, ondare hori gizarteratzea. Helburu hori betetze aldera mankomunitateak formatu ezberdinetako hiru argitalpen landu ditu azken urteotan: