ERA

EUSKARAZ HEZTEN LAGUNTZEKO WEBGUNEA

Era.eus webgunea Nafarroako toki entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu zuten, tartean Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei eta familiei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben euskara ikasteko prozesua osatzeko.

Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina, euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, errate baterako, etxeko giroan, kultur jardueretan edota eskolaz kanpoko ekintzetan.
Kontaktua: info@eranafarroa.eus