ANTOLAKETA
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea herri erakundea da, eta Bortzirietako bortz udalerriek, hots, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakak osatzen dute.
Batzorde Erabakitzailea
Lehendakaritza
Estatutuek jasotzen duten gisara, Arantzako alkatea edo udal horrek aukeratutako ordezkaria da beti Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Lehendakaria. Arantza Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide da erakunde hori sortu zenetik.
Aholkularitza Batzordea
Eskualdeko euskalgintzaren ordezkari dugu Aholkularitza Batzordea, eta mankomunitatearen urteroko plangintza eta aurrekontuak onartzeko bere aldeko txostena beharrezkoa da.
Herrietako Euskara Batzordeak
Batzorde hauen izaera irekia da, eta euskararen alde bere ekarpena egiteko borondatea duen edozein herritarrek hartzen ahal du parte. Bertzetik, euskalgintzak herri erakundeari bere eskakizunak zuzenean egiteko gune ere badira.
Halaber, euskararen normalkuntzan lanean diharduten eragile eta herritarren bilgune izatea dute helburu.
Lan Munduko Batzordea
Hilean behin biltzen da. Batzorde berriena da, eta bertan biltzen dira Bortzirietako lantegietako langileen ordezkariak, Bortzirietako Euskaltegiko ordezkaria eta euskara teknikaria. Lan Munduan euskararen presentzia eta erabilera azkartzeko neurriak aztertzen dira bertan. Sentsibilizazio kanpainak bideratzen dira bertatik, baita lantegietan euskararen erabilera areagotu zein normalizatzeko planak abian jar daitezen baldintzak lantzen ere.